Iada badira 3 hilabete baino gehiago ezer idazten ez dudala. Baina ez nahi ez dudalako, lanak eta proiektuak denborarik uzten ez didatelako baizik. Hemendik aurrera post gehiago idatziko ditudan susmoa daukat baina, proiektuan sartu beharko ditudan atal batzuk goiburuan azaltzen diren erabilgarritasuna, irisgarritasuna, informazio arkitektura, mikroformatu, etb. buruz jardungo bait dute.
2008/04/02
2007/12/20
IE 8-ak ACID2 proba gainditzen du
Internet Explorer 7 atera zela denbora askorik pasatu ez den arren, Microsoft-eko mutilak iada 8. bertsioan lanean daude burubelarri.
Hauek azken aldian jasatzen ari diren konpetentzia gogorrari aurre egiteko gauzak serio artzea erabaki dute, eta badirudi estandarrak betetzeko gogoz datozela. IE8-ak [1]ACID2 proba pasatu bait du.
Ea egia den eta gure diseinuetan ez ditugun apaino txapuzero gehiago egin behar!
- http://www.webstandards.org/2007/12/19/ie8-passes-acid2-test-2/
Publicado por zoroakklub en 15:45 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: ACID2 test, IE8, Internet explorer 8
2007/12/19
Diseinuan aldaketak
Diseinuan aldaketa batzuk egin ditut. Plantilako gauza batzuk aldatu eta orain, naiz eta ez ikusi ikusten ari zaren blog hau piska bat standarragoa duzu. Ea denbora gehiago dudanean aldaketa gehiago egin eta piskat hobetzen dudan.
Nahi duenak badaki, kritika konstruktiboak egin!
Publicado por zoroakklub en 13:30 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: diseinu aldaketa
2007/12/18
vozme.com textuak audiora pasatzeko sistema
Gaur goizean [1]vozme.com helbidearen esteka bidali didate epostaz.
Webgune honetan textua audiora pasatzen duen zerbitzu bat eskaintzen du. Honela textua pasa eta honek mp3 fitxategi bat sortzen duelarik. Hau gazteleraz, ingeleraz eta italieraz dago oraingoz.
Nahiz eta oraingoz hau ez den oso irisgarria, interesgarria iruditu zait. Horregatik "((•)) Post hau entzun" esteka bat gehitu diet blog honetako post guztiei. Zerbitzu honen erabilerak js eskatzen du, horrek inplikatzen duenarekin. Ea hau piskat finzten dudan zerbitzua denok erabili ahal izateko!
- http://vozme.com
Publicado por zoroakklub en 16:55 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: textuak audiora, vozme.com
2007/11/23
XHTML Entityak
Gaur goizean, [1]OVILLO listako mezuak irakurtzen ari nintzela, esteka oso interesgarri bat bilatu dut.
Bueno, lehendabizi Ovillo posta zerrenda ezagutueraziko dut, askok ez bait duzue ezagutuko eta.
Ovillo, xhtml eta css mundua interesatzen zaien pertsonentzako posta zerrenda da. Bertan CSS buruzko ezagutza izugarriak dituzten profesional ugari bilatu ditzakegu. Beraz CSS edo XHTML buruzko zalantzarik baduzu bertan galdetu, edo bere [2]artxiboan bilatu dezakezu.
Aurkezpenak eginda, entitaten munduan murgilduko gara.
Entitiak, html orrialde batean karaktere bereziak kodetzeko erabiltzen diren kodeak dira. Honela gazteleraz erabiltzen ditugun tildeak, ° ikurra, © ikurra, ... kodetu dezakegu.
Entiti hauek &xxx; formatua edukitzen dute, honela ° ikurra erakutsi nahi badugu, °
kodea jarri beharko dugu.
Mezuan, beste hainbat eintiti daudela esaten zuen, danshort-en webgunean biltu ditzakegu. Ala nola musika sinboloak ♫. Ez da derrigorrezkoa horrelako ikurrak irudikatzeko ikonoak erabiltzea.
- http://www.ovillo.org
- http://bidwell.textdrive.com/pipermail/ovillo/
- http://www.danshort.com/HTMLentities/index.php
Entitiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu
- http://www.danshort.com/HTMLentities/index.php
- http://www.w3schools.com/tags/ref_entities.asp
Publicado por zoroakklub en 13:29 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: irisgarritasuna, xhtml entitiak
2007/11/16
www.arreglamicalle.com
Gaur goizean, Itxasok www.arreglamicalle.com webgunearen helbidea bidali digu emailez, eta begiradatxo bat botatzea erabaki dot.
Honela, WAI-AAA ikurra ikusi dot besteak-beste. Kuriositateak eramanda azterketa sinple bat egitea otu zait. Errore batzuk dituen harren, orokorrean gustatu zait. Nahiz eta WAI-AAA balidazioa zalantzan jarri :S.
Asko gustatu zaizkidan pare bat gauza ikusi ditut, eta espero hurrengo batean erabiltzea.
Nahitaezkoa den eremu bati * bat jartzen zaio, hau estandar "defacto" horietako bat da, baina bere esanahia nota bezala web-aren tokirenbatean jarrita ikusten dugu. Honen soluzioa *-ari acronimoa jartzea izan da, bere esanahiarekin. Honela gere gainean jartzean esanahia izango dugu alt eran.
<acronym title="Dato obligatorio">*</acronym>
Gustatu zaidan beste gauza bat eremuek accesskey bat badute, bere altean gehitzea izan da.
Amaitzeko galdera bat, zuei zer iruditzen zaizue posta kutxa nahiaezkotasuna, ezagutzen al duzue norbait bere herriko postakutxa ez dakienik? edo denok dakigu? Ez da hobeto herria(gutxienez) eta kalea sartuta postakutxa eskuratzeko aukera bat gehitzea?
Publicado por zoroakklub en 11:30 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: irisgarritasuna, www.arreglamicalle.com
2007/10/10
www.urnieta.org WAI2 Bertsio erabilterraza
Sartu al zarete nonos Urnietako webgunera[1]? Oso webgune interesgarria webgune bat nolakoa izan behar ez den azaltzeko.
Lehengo egunean bertako haurtzaindegiko telefonoaren bila sartu eta arritu ninduen lehenengo gauza goian azaltzen den "WAI2 Bertsio erabilerraza" link-a izan zen. Bertsio irisgarri bat badute zergatik ez da hasieratik bertara sartzen?
Bueno hor klikatu eta eta bueno, nire Tidy gehigarriak arridura ikur bat adierazten du, ze errore dauden ikusi eta 4 warning bakarrik daude! ez dago gaizki!
Diseinu likido bat eta nahiko sinplea. Ondo ondo.
Horrela bilatu beharreko informazioa bilatzen hasi eta bilaketarako kasatxoan "haurtzaindegia" hitza bilatzen dut. Baina zer itzultzen du? " 17/07/2006 Euskarazko aisia gida 16 urtetik beherakoentzat" ongi-ongi, eta erroreak gehitzen doaz, orain 16 dira eta ez da ondo maketazten
Kodea begiratu eta zer aurkituko... <meta name="GENERATOR" content="Microsoft FrontPage 4.0"> :S:S ze bildurra! title etiketa hutsik dago, maketatzeko taulak agertzen dira, gauza hobetzen dabil!
Bueno... beste aukera bat emango diot, hasierara itzultzeko link-aren bila jarri eta ez dut bilatzen oso ondo. Nabigatzailearen atzera botoia sakatu eta aurrera. Ezkerrean dagoen lista luzean bilaka hasten nahiz, aurretik UDALA, DEPARTAMENTU BUZOIA, eta UDAL TRAMITE azpisailak atzean utzita HERRIA sailean saiatzea erabaki dut.
- Kokalekua eta deskribapena
- Kale izendegia
- Garraiobideak
- Historia
- Biztanleak
- Merkataritza eta industria gida
- Jaiak
- Ondarea
- Irudiak
- Berrittu
- Berriak
- Agenda
- Telefonoak
- Webgune interesgarriak
- Irakaskuntza
- Kartografia
Telefonoak estekan sakatu eta nora bidaliko dit, "paginas-amarillas" webgunera, ondo ondo, bilaketa aurrera doa, non bergiratuko dut? irakaskuntzan.
Hemen bai, hemen haureskola eta ikastola zein eskolak azaltzen dira, baina ez nik nahi dudanarena! Bilaketarekin haurrera jarraitzen dut, webgune interesgarriak, ezta ere. Bueno UDALA Sailean helbideak azpisaila ikusi eta bertan klikatzea erabakintzen dot. Azkenean, hemen dago nahi nuen telefonoa. Oso ondo, kristoren mala letxeakin galdutako denboragatik, azkenean bilatu dut behar nuen informazioa.
Oso webgune erabilterraza, bai orixe!!
- http://www.urnieta.org/home.asp?sesion=14&compruebaPrivacidad;=1
Publicado por zoroakklub en 15:28 0 comentarios ((•)) Post hau entzun
Etiquetas: erabilgarritasuna, irisgarritasuna, urnieta