2007/12/20

IE 8-ak ACID2 proba gainditzen du

Internet Explorer 7 atera zela denbora askorik pasatu ez den arren, Microsoft-eko mutilak iada 8. bertsioan lanean daude burubelarri.

Hauek azken aldian jasatzen ari diren konpetentzia gogorrari aurre egiteko gauzak serio artzea erabaki dute, eta badirudi estandarrak betetzeko gogoz datozela. IE8-ak [1]ACID2 proba pasatu bait du.

Ea egia den eta gure diseinuetan ez ditugun apaino txapuzero gehiago egin behar!

  1. http://www.webstandards.org/2007/12/19/ie8-passes-acid2-test-2/

2007/12/19

Diseinuan aldaketak

Diseinuan aldaketa batzuk egin ditut. Plantilako gauza batzuk aldatu eta orain, naiz eta ez ikusi ikusten ari zaren blog hau piska bat standarragoa duzu. Ea denbora gehiago dudanean aldaketa gehiago egin eta piskat hobetzen dudan.

Nahi duenak badaki, kritika konstruktiboak egin!

2007/12/18

vozme.com textuak audiora pasatzeko sistema

Gaur goizean [1]vozme.com helbidearen esteka bidali didate epostaz.

Webgune honetan textua audiora pasatzen duen zerbitzu bat eskaintzen du. Honela textua pasa eta honek mp3 fitxategi bat sortzen duelarik. Hau gazteleraz, ingeleraz eta italieraz dago oraingoz.

Nahiz eta oraingoz hau ez den oso irisgarria, interesgarria iruditu zait. Horregatik "((•)) Post hau entzun" esteka bat gehitu diet blog honetako post guztiei. Zerbitzu honen erabilerak js eskatzen du, horrek inplikatzen duenarekin. Ea hau piskat finzten dudan zerbitzua denok erabili ahal izateko!

  1. http://vozme.com
Ichitaka
contadores