2007/11/23

XHTML Entityak

Gaur goizean, [1]OVILLO listako mezuak irakurtzen ari nintzela, esteka oso interesgarri bat bilatu dut.

Bueno, lehendabizi Ovillo posta zerrenda ezagutueraziko dut, askok ez bait duzue ezagutuko eta.

Ovillo, xhtml eta css mundua interesatzen zaien pertsonentzako posta zerrenda da. Bertan CSS buruzko ezagutza izugarriak dituzten profesional ugari bilatu ditzakegu. Beraz CSS edo XHTML buruzko zalantzarik baduzu bertan galdetu, edo bere [2]artxiboan bilatu dezakezu.

Aurkezpenak eginda, entitaten munduan murgilduko gara.

Entitiak, html orrialde batean karaktere bereziak kodetzeko erabiltzen diren kodeak dira. Honela gazteleraz erabiltzen ditugun tildeak, ° ikurra, © ikurra, ... kodetu dezakegu.

Entiti hauek &xxx; formatua edukitzen dute, honela ° ikurra erakutsi nahi badugu, ° kodea jarri beharko dugu.

Mezuan, beste hainbat eintiti daudela esaten zuen, danshort-en webgunean biltu ditzakegu. Ala nola musika sinboloak ♫. Ez da derrigorrezkoa horrelako ikurrak irudikatzeko ikonoak erabiltzea.

  1. http://www.ovillo.org
  2. http://bidwell.textdrive.com/pipermail/ovillo/
  3. http://www.danshort.com/HTMLentities/index.php

Entitiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu

  • http://www.danshort.com/HTMLentities/index.php
  • http://www.w3schools.com/tags/ref_entities.asp

2007/11/16

www.arreglamicalle.com

Gaur goizean, Itxasok www.arreglamicalle.com webgunearen helbidea bidali digu emailez, eta begiradatxo bat botatzea erabaki dot.

Honela, WAI-AAA ikurra ikusi dot besteak-beste. Kuriositateak eramanda azterketa sinple bat egitea otu zait. Errore batzuk dituen harren, orokorrean gustatu zait. Nahiz eta WAI-AAA balidazioa zalantzan jarri :S.

Asko gustatu zaizkidan pare bat gauza ikusi ditut, eta espero hurrengo batean erabiltzea.

Nahitaezkoa den eremu bati * bat jartzen zaio, hau estandar "defacto" horietako bat da, baina bere esanahia nota bezala web-aren tokirenbatean jarrita ikusten dugu. Honen soluzioa *-ari acronimoa jartzea izan da, bere esanahiarekin. Honela gere gainean jartzean esanahia izango dugu alt eran.

<acronym title="Dato obligatorio">*</acronym>

Gustatu zaidan beste gauza bat eremuek accesskey bat badute, bere altean gehitzea izan da.

Amaitzeko galdera bat, zuei zer iruditzen zaizue posta kutxa nahiaezkotasuna, ezagutzen al duzue norbait bere herriko postakutxa ez dakienik? edo denok dakigu? Ez da hobeto herria(gutxienez) eta kalea sartuta postakutxa eskuratzeko aukera bat gehitzea?

Ichitaka
contadores