Aurreko post batean aipatu nuen, UEU-k mikroformarmatuei buruzko ikastaro bat antolatu behar duela Teketenen[1]eskutik. Baina zer dira Mikro...zer horiek???
Bueno badakizue, piskanaka piskanaka hasten ari naiz eta ehhh ;)
Mikroformatuak arazo handi bati konponbidea emateko sortutako konponbide txikiak dira. Arazo hau Web Semantikoa litzateke, aurrerago azalduko dudana.
Webgune bat estandarrak aplikatuz eraikitzerakoan, "xhtml eta css" adibididez, lege edo erregela batzuk jarraitu behar ditugu: Etiketa guztiak ondo itxi behar dira, ezin dira bi elementu id berarekin egon, "inline" elementuak blokeen barruan egon behar dira... Baina ala eta guztiz beti daukagu gauza bat errepresentatzeko era bat baino gehiago. Nork esaten digu zein bide hartu? Saia gaitezen norbaiten datu pertsonalak errepresentatzen adibidez:
- Izena
- abizena
- telefonoa
- helbidea
- e-posta

ichitaka

seto

localhost

akiliki{at}yahoo.es

edo zergatik ez dugu honela errepresentatuko:

ichitaka

seto

localhost

akiliki{at}yahoo.es

Honetaz gain, nabigatzaile txotxi-guay bat erabili ordez, kodea "a pelo" ikusten badugu, ulertuko al dugu hor dagoena? Jakina euskaraz dago eta! Izena, abizena, ... Baina Londresen dagoen batek ulertuko al du? edo Jamaikan reggae dantzatzen ari den horrek ulertuko al du? Hori bera gertzen zaie nabigatzaileei. Informazioa badaukate eskura baina ez dakit nola interpretatu. Horri konponbidea emateko sortu dira, eta sortzen ari dira Mikroformatuak.
Aurreko adibidea nola errepresentatu mikroformatuak erabiliz? horretarako hcard formatua erabiliko dugu:

Ichitaka Seto akiliki{at}yahoo.es
Elorrio, Bizkaia, 48230

Baina nola jakin dezakegu webgune batek mikroformatuak erabiltzen dituen ala ez? horretarako Firefoxek baditu bi hedapen interesgarri, bata tails export[2] da eta bestea operator[3]. Firefoxi gehigarri hauek gehituta, formatu hauek erabiltzen dituen webgune batera sartzen zarenean, hauek ikusteko edo exportatzeko aukera eskaitzen dizute.
0 comentarios:
Publicar un comentario