2007/08/22

Erabilgarritasuna

Webguneak pertsonentzat daude eginak, ondorioz hauengan pentsatuz sortu behar dira.

Erabilgarritasunaz hitzegiterakoan "odbietade" asko esan behar dira. Web mundutik kanpo egingo ez ditugun gauza asko egiten bait ditugu webean.

Mundu errealean gabiltzala, egunero erabiliko ditugun tresnak sinpleak izatea gustatzen zaizkigu. Egunkari bat irakutzerakoan ez dugu inditze baten beharrik izaten, lehengo orrialdetik hasita ez dugu esfortzu handirik egin behar irakurketa aurrera eramateko. Egunkaria atzetik aurrera irakurtzeko ere ez dugu arazo handirik izango. Eta piskat "sofistikatuagoa" izatea nahi badugu, albiste konkretu bat irakurtzeko, beti izaten dugu aurkibidetxo bat egunkariaren lehen orrian. Egunkaria erabilgarria dela esan dezakegu beraz.

Web munduan sartzerakoan berriz, izugarrizko astakeriak ikusi ditzakegu. webgune batean sartu eta ez dugu informazioa bilatzen. Webgune asko ez dira irisgarriak izaten beraz ez dira erabilgarriak. Albiste sinple bat irakurtzerakoan hainbat eta hainbat popup zabaltzen zaizkigu. Menuak eta formularioak gaizki daude diseinatuta. Formularioen egiaztapenek "JavaScript" alert-ak jaurtitzen dizkigute. Testuak ez daude web-arentzat eginak, paperezko formatuetan pentzatuz baizik.

Horrelako gauza asko eta asko ikusi ditzakezu webean piskat surfeatzen bada.

2007/08/17

Irisgarritasuna

Internetera sarbidea eta nabigatzailea duen edonork atzitu dezakeen webgunea irisgarria da.

Irisgarritasuna zer den ulertzeko adibide batekin hasiko gara.

Kalean barrena doan mutil gazte batek metro laurdeneko eskaloi bat aurkitzen duenean zer egingo luke? arazorik gabe joan nahi duen lekura sartu. Orain pentsatu mutil gaztea ordez 70 urteko aitonak eskaloi horrekin topo egiten duela, lortuko al du oztopo hori gainditzea? eta aurreko gazteak hanka apurtuta badu?

Beharrezkoak ez diren oztopoak kalean jartzea gaizki ikusiak daude. Web munduan ere gaizki ikusiak daude.

Webgune baten irisgarritasuna diseinu fasetik aurrera hartu behar da kontutan. Bertan, erabili behar diren teknologiak eta agertuko den edukia zein izango den eta nola erakutsiko diren erabakiko bait da.

Erabiliko den teknologiak ahal den nabigatzaile gehienek inplementatuta izan behar dute. Javascript-ek adibidez, testu zoileko nabigatzaileek (adb. [1]Lynx nabigatzailea) ez dute inplementatuta.

Edukia eta erakusteko era separatu behar dira, horretarako xhtml eta css estandarrak erabili ditzakegu.

Webgune irisgarritasuna aztertzeko w3c kontsortzioak [2]WAI ekimena martxan jarri zuen. Bertan web irisgarriak sortzeko gida lerro batzuk azaltzen dituelarik.

  • [1]http://lynx.isc.org/
  • [2]http://eu.wikipedia.org/wiki/WAI

Perurekin solidario!

Kaixo danoi.

Hau da nire lehenengo post-a baina honakoa azalatzea beharrezkoa dela uste dut.

Perun egondako terremotoa dela eta milaka heritu eta ehundaka hildako daude iadanik. Pisco, chincha, Ica eta Cañeteko eremuetan izugarrizko txikizioa aurki dezakegu, eta horregatik gure solidaritza erakusteko ordua dela uste dut!

Animo peru!

Gertatzen ari dena irratiz jarraitu nahi baduzu Peruko [1]RPP irraita entzun dezakezu. Argazkiak ikusi nahi badituzu[2]webgune honetan begiratu dezakezu.

  • [1]http://www.rpp.com.pe/audios/0.php
  • [2]http://s20133.gridserver.com/peruenemergencia/index.html
Ichitaka
contadores