Internetera sarbidea eta nabigatzailea duen edonork atzitu dezakeen webgunea irisgarria da.
Irisgarritasuna zer den ulertzeko adibide batekin hasiko gara.
Kalean barrena doan mutil gazte batek metro laurdeneko eskaloi bat aurkitzen duenean zer egingo luke? arazorik gabe joan nahi duen lekura sartu. Orain pentsatu mutil gaztea ordez 70 urteko aitonak eskaloi horrekin topo egiten duela, lortuko al du oztopo hori gainditzea? eta aurreko gazteak hanka apurtuta badu?
Beharrezkoak ez diren oztopoak kalean jartzea gaizki ikusiak daude. Web munduan ere gaizki ikusiak daude.
Webgune baten irisgarritasuna diseinu fasetik aurrera hartu behar da kontutan. Bertan, erabili behar diren teknologiak eta agertuko den edukia zein izango den eta nola erakutsiko diren erabakiko bait da.
Erabiliko den teknologiak ahal den nabigatzaile gehienek inplementatuta izan behar dute. Javascript-ek adibidez, testu zoileko nabigatzaileek (adb. [1]Lynx nabigatzailea) ez dute inplementatuta.
Edukia eta erakusteko era separatu behar dira, horretarako xhtml eta css estandarrak erabili ditzakegu.
Webgune irisgarritasuna aztertzeko w3c kontsortzioak [2]WAI ekimena martxan jarri zuen. Bertan web irisgarriak sortzeko gida lerro batzuk azaltzen dituelarik.
- [1]http://lynx.isc.org/
- [2]http://eu.wikipedia.org/wiki/WAI
1 comentarios:
Publicar un comentario