Webguneak pertsonentzat daude eginak, ondorioz hauengan pentsatuz sortu behar dira.
Erabilgarritasunaz hitzegiterakoan "odbietade" asko esan behar dira. Web mundutik kanpo egingo ez ditugun gauza asko egiten bait ditugu webean.
Mundu errealean gabiltzala, egunero erabiliko ditugun tresnak sinpleak izatea gustatzen zaizkigu. Egunkari bat irakutzerakoan ez dugu inditze baten beharrik izaten, lehengo orrialdetik hasita ez dugu esfortzu handirik egin behar irakurketa aurrera eramateko. Egunkaria atzetik aurrera irakurtzeko ere ez dugu arazo handirik izango. Eta piskat "sofistikatuagoa" izatea nahi badugu, albiste konkretu bat irakurtzeko, beti izaten dugu aurkibidetxo bat egunkariaren lehen orrian. Egunkaria erabilgarria dela esan dezakegu beraz.
Web munduan sartzerakoan berriz, izugarrizko astakeriak ikusi ditzakegu. webgune batean sartu eta ez dugu informazioa bilatzen. Webgune asko ez dira irisgarriak izaten beraz ez dira erabilgarriak. Albiste sinple bat irakurtzerakoan hainbat eta hainbat popup zabaltzen zaizkigu. Menuak eta formularioak gaizki daude diseinatuta. Formularioen egiaztapenek "JavaScript" alert-ak jaurtitzen dizkigute. Testuak ez daude web-arentzat eginak, paperezko formatuetan pentzatuz baizik.
Horrelako gauza asko eta asko ikusi ditzakezu webean piskat surfeatzen bada.
0 comentarios:
Publicar un comentario